Euskera

Zerbitzu hau euskara ikasi nahi duten, edota bere euskara maila hobetu nahi duten ikasleentzat zuzenduta dago.

Alde batetik, ikasleak EGA, HABE, IRALE eta IVAP azterketen atal desberdinak prestatzen ditugu, azterketa bere osotasunean gainditu ahal izateko.

Bestalde, eskola adinean dauden ikasleei bermea ematen diegu bere euskara maila indartu edo hobetu dezaten.

Zerbitzu hau, era berean, nahiz eta azterketarik gainditu behar ez izan, bakoitzak euskaran duen ulermen nahiz ahozko eta idatzizko maila hobetu ahal izateko baliabideak eta taldekatze desberdinak eskaintzen ditugu.

Eskola estandarra

Astean 3 ordu klase eskaintzen dira, asteko bi egun desberdinetan banatuta; ordu eta erdiko klasea egun bakoitzean. Klase hauekin ikasleak hizkuntza ohiko moduan ikastea lortzen da. Lan hau, banakakoa izateaz gain, taldekoa ere izango da, hau da, gainerako ikasleekin hartu-emana izanez, irakurri, hitz egin eta ulertzeko momentuetan.

Banakako eskolak

Eskola hauetan, irakaslea ikaslearen beharrak, soilik, asetzeko egiten du lan. Eskola hauek laguntza indibidualizatuagoa behar dutenentzat zuzenduta dago. Ikasleak aukeratzen ditu lanorduak, zertan eman nahi dituen eta zein izango den bere lan erritmoa.

Binakako eskolak

Eskola hauetan irakaslearen arreta bi ikasleen artean banatzen da. Hizkuntza berdina ikasi nahi duten ikasleak biltzen dira eta antzeko adina dutenak baita ere, era honetan, eskolaren prezioa ere, erdira murrizten da. Haiekin indibidualki egingo da lan eta gramatikalak ez diren ariketak elkarrekin egin ahal izango dituzte.

Eskola elkarbanatuak: gutxienez 3 pertsona, gehienez 4

Haiek aukeratutako hizkuntzan laguntza edo bermea behar duten ikasleentzat zuzenduta daude. Aukeratutako hizkuntzen arabera eta adinaren arabera taldekatuko ditugu, haien artean maila desberdinak ere egon daitezke. Ahozko eta entzutezko praktikak egingo dira. Ordu bakoitzeko prezioa murritza izango da.

Elkarrizketa eskolak

Ekintza mota honekin eskaini nahi duguna da leku bat non ikaslearen ahozko jariakortasuna landu nahi dugun. Astero bi ordu dira, ostiralero eskainiko direnak. Maila guztietarako zuzenduak izango dira.