Atzereritarrentzako espainiola

Pertsona bat herriz aldatzen denean eta bertako hizkuntza ezagutzen ez duenean, muga honek besteekin erlazionatzeko, integratzeko, lana topatzeko eta ikasteko zailtasun handia suposatzen du.

Espainola bigarren hizkuntza erabiliena da munduan; guztira 495 milioi pertsona komunikatzen dira hizkuntza honetan. Ingelesaren atzetik, espainolak nazioarteko komunikazioa ahalbidetzen duen bigarren hizkuntza da.
Hainbat ikerketek diote, 18 milioi ikasleek espainola ikasten dutela atzerritarrentzako hizkuntza bezala.

Ikasdemiak, bertako irakasleekin maila guztietako espainoleko eskolak eskaintzen ditu. Garrantzia ematen zaio alderdi gramatikalari, idatzizkoari eta nola ez, ahozkoari; era honetan, bizitzako egunerokotasunean komunikatu ahal izateko.

Testu-liburuak erabiltzen ditugu, aldizkarietako artikuluak, egunkariak, pelikulak, jolasak, entzuteko Cdak, …

Zerbitzu honen prezioa murritza da, era honetan espainola ikasi ahal izango dute egoera ekonomiko latza pairatzen ari diren pertsonek.

Ikasdemiako gainerako zerbitzuetan bezala, irakasleriak formazio eta esperentzia du bere alderdian. Horrez gain, behar duten ikasleentzat, etortze-ziurtagiri bat emango zaie.

Atzerritarrentzako espainola: prezio bereziak

Baliabide ekonomiko mugatuak dituzten pertsonentzat, bere herrialdean ikasketak gauzatu ez dituztenentzat ere, prezio bereziak ditugu, betiere, bere egoera pertsonala frogatu ahal bada.

  • Astero 3 ordu; ordu eta erdiko bi klaseetan banatuta.
  • Astero 6 ordu, aste ososan zehar banatuta.
    • Irakurketa/idazmena
    • Oinarrizkoa
    • Erdi-mailakoa
    • Maila-altukoa
  • Astero 2 ordu, elkarrizketa eskola ostean.
    • Elkarrizketa eskolak soilik elkarrizketara eta ulermenera mugatuko dira; beharrezkoa izanez gero, gramatika aldetik zer edo zer azaltzera.
  • Bertaratze-ziurtagiria emango zaio behar duen orori.

Eskola estandarra

Astean 3 ordu klase eskaintzen dira, asteko bi egun desberdinetan banatuta; ordu eta erdiko klasea egun bakoitzean. Klase hauekin ikasleak hizkuntza ohiko moduan ikastea lortzen da. Lan hau, banakakoa izateaz gain, taldekoa ere izango da, hau da, gainerako ikasleekin hartu-emana izanez, irakurri, hitz egin eta ulertzeko momentuetan.

Banakako eskolak

Eskola hauetan, irakaslea ikaslearen beharrak, soilik, asetzeko egiten du lan. Eskola hauek laguntza indibidualizatuagoa behar dutenentzat zuzenduta dago. Ikasleak aukeratzen ditu lanorduak, zertan eman nahi dituen eta zein izango den bere lan erritmoa.

Binakako eskolak

Eskola hauetan irakaslearen arreta bi ikasleen artean banatzen da. Hizkuntza berdina ikasi nahi duten ikasleak biltzen dira eta antzeko adina dutenak baita ere, era honetan, eskolaren prezioa ere, erdira murrizten da. Haiekin indibidualki egingo da lan eta gramatikalak ez diren ariketak elkarrekin egin ahal izango dituzte.

Eskola elkarbanatuak: gutxienez 3 pertsona, gehienez 4

Haiek aukeratutako hizkuntzan laguntza edo bermea behar duten ikasleentzat zuzenduta daude. Aukeratutako hizkuntzen arabera eta adinaren arabera taldekatuko ditugu, haien artean maila desberdinak ere egon daitezke. Ahozko eta entzutezko praktikak egingo dira. Ordu bakoitzeko prezioa murritza izango da.

Elkarrizketa eskolak

Ekintza mota honekin eskaini nahi duguna da leku bat non ikaslearen ahozko jariakortasuna landu nahi dugun. Astero bi ordu dira, ostiralero eskainiko direnak. Maila guztietarako zuzenduak izango dira.