Hizkuntzak

Mitoak dioenez, Babeleko dorrea eraikitzean hizkuntza desberdinak agertu ziren, ondoren, hauek munduan zehar zabalduz. Hebreeroz, Babel hitza “nahastu” edota “okertu” esan nahi duen aditzaren antzeko soinua du. Nahiz eta ezinezkoa den zifra zehatz bat eskaini – ezta hurbila ere -  gutxi gora behera munduan 3.000 eta 5.000 hizkuntza artean existitzen dira. Mintzaira horien artean soilik 600-ek 100.000 hiztun baino gehiago dituzte.
Ele zabalduenen artean mandarin txinera dago, 900milioi pertsonek erabilia; ondoren ingelesa 470 milioi hiztunekin eta hurbiletik hindiak jarraitzen dio 420 milioi pertsona baino gehiagok erabiltzen dutena; atzetik, espainolak 360 milioi pertsonek erabiltzen dute; errusiera ia 300milioi hiztunekin eta bukatzeko, kalkulatzen da 220milioi frankofono daudela munduan.

Beste herrialdeekin komunikatzeko hizkuntzak jakin behar ditugu, beste pertsonekin eta kultura berriak ezagutzeko baita ere. Hizkuntzak ikastea lan-merkatura ateak irekitzen dizkigu, bidaiatzeko, zuretzat ezezagunak diren kulturak hobeto ulertzeko. Are gehiago, hizkuntzak ikastea kreatibitatea sustatzen laguntzen du garuna martxan jartzen dugulako hizkuntzak ikastean, … Gainera, ulermen eta tolerantziarako gaitasunak sustatzen dira, bizitzeko modu “zuzen” bakarra existitzen ez dela ikastean.

Honezkero, nola edo hala, beste hizkuntzak ikasteak soilik alderdi positiboak dituela badakigu. Hizkuntza bat ikasteak, noizbait kaltetu al zaitu?
Aukera bat emaiozu zure garunari beste hizkuntza batean pentsatzeko eta goza ezazu!!

Helbidea

IKASDEMIA
San Ignacio de Loyola 13
01001 Vitoria-Gasteiz
Araba
info@ikasdemia.info
Telf. 945 046 483
Mugikorra. 645 037 455