Zerbitzuak

Ikasdemian zerbitzu batzuk eskaintzen ditugu eskola laguntzaren premia dutenen behar guztiak asetzeko.

Ikasleak etapen eta/edo adinen arabera banatzen dira, taldekatze desberdinetan: lau ikasleko taldeak (eskola sendotzerako ikasgela), bi ikasleko taldeak (binakako eskolak) eta bakarkako eskolak. Gainera, etxerako lanak egiteko edo zalantzak argitzeko laguntza behar duten Lehen Hezkuntzako ikasleei zortzi ikasleko taldeak (eskola laguntzarako ikasgela) eskaintzen dizkiegu.

Bestalde, zailtasun handiagoak  dituzten ikasleei  eskola-psikologian, logopedian eta Hezkuntza Berezian espezializatuta dagoen profesional batek laguntza emango die. (Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleak).

Helbidea

IKASDEMIA
San Ignacio de Loyola 13
01001 Vitoria-Gasteiz
Araba
info@ikasdemia.info
Telf. 945 046 483
Mugikorra. 645 037 455