Eskola Laguntza

FILOSOFIA

Gure bokazioa irakaskuntza da eta ikasle bakoitzarekin talde lanean aritzea da gure helburua. Halaber, haiek ikasten duten heinean, ikasketei dagozkien  zailtasunei aurre egiteko behar dituzten erremintak eskaintzen dizkiegu.

Gure ustez, oso garrantzitsua da eskolako edukietatik harago jotzea. Bizitzan zehar erabilgarriagoak izan daitezkeen edukiak ere irakasten direlako. Ezin dira irakaspen batzuk alde batera utzi, izan ere, horiek erabilgarrienak dira bizitzan zehar.

Hori dela eta, gure eskolek ikasleak ikasteko teknika onak, autoestimu eta pentsamolde baikorrak lortzen laguntzen dituzte. Gainera, ikasleak motibatzen, esfortzuaren garrantziaz kontziente izaten eta kulturari balio eman diezaioten saiatzen gara.

METODOLOGIA

Nahiz eta ikasgelan ikasle bat  baino gehiago izan, metodologia didaktikoak erabiliz, pertsona bakoitzaren beharretara egokitzen da, hau da, bakoitzarekin era indibidualizatuan egiten da lan.

Gure helburua ikasleek ezaguerak  ikasteaz gain, eskolan emaitza onak lor ditzaten da. Horregatik, ikastetxe bakoitzaren erritmoa eta materiala jarraitzen ditugu; betiere gure baliabide didaktikoak erabiliz beharrezkoa denean.

Guk eskaintzen dugun bermea ez da klase orduetara mugatzen; ikasleek zalantzak dituztenean e-mail bidez argitu ditzakegu.

Gainera, beharrezkoa den kasuetan, zentroaren psikologoaren aholkularitza  zerbitzua eskuragarri dago.

Helbidea

IKASDEMIA
San Ignacio de Loyola 13
01001 Vitoria-Gasteiz
Araba
info@ikasdemia.info
Telf. 945 046 483
Mugikorra. 645 037 455